Haritza Guraso Elkarteak, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen Prebentzio Komunitarioko Zerbitzuaren laguntzarekin, FAMILIA ESKOLA JARRI DUGU MARTXAN.

Familia Eskolek gurasoen arteko topaleku izan nahi dute, eta, bertan, esperientziak trukatzea ez ezik, seme-alaben hezkuntzari buruzko gogoeta egitea, gure hezkuntza-lanean sortzen diren zalantza eta kezkei irtenbideak bilatzea ere sustatzen da. Mitoak desegiteko eta haurraren garapenaren aldeko hezkuntza-jarraibideak bultzatzeko bitarteko bat dira, haurraren ulermena, errespetua eta ahalduntzea zainduz.

Horretarako, gai desberdinetako profesionalen eta adituen laguntza eta aholkularitza izango dugu, hainbat dinamikaren bidez, gure seme-alabekiko komunikazioa hobetzeko jarraibideak eta tresnak emango dizkigute.

Oro har, prestakuntza-saioak hileko azken astelehenetan izango dira, 15:00-16:20 ordutegian. Dokumentu honetan informazio gehiago eta egutegia daukazue.

Informazio gehiago: gurasoeskola@lopedelarreaikastola.eus 

 

Orain arte, hauek izan dira egindako prestakuntzak: