Guraso Elkarteak bi finantza-bide nagusi ditu: ikastolako familien kuotak eta erakunde publiko desberdinen diru-laguntzak.
Guraso elkarteak umeek ikastolan behar duten material guztia eta ikastolan egiten diren ekintza asko ordaintzen ditu. Horretarako, Guraso Elkarteko kideok 45€-ko 4 kuota ordaintzen ditugu (familia ugarien kasuan kuota 36€koa). Kuotak urrian, abenduan, otsailean eta maiatzean ordaintzen dira.
Kuota hauen bitartez honakoak ordaintzen dira:
-
- Testu liburuak.
- Ikasle bakoitzari ematen zaion banakako materiala ( koaderno, arkatzak, margoak, rotulkiak …).
- Haur Hezkuntzako umeen materiala (pardelak, toalitak…).
- Materiak komuna ( orri, artazi, plastilina, mozorroak…).
- Txangoak ( garraioa eta lekua bisitatzeko sarrerak).
- Barnetegien kuota erdia.
- Igeriketa ikastaroak.
- Euskaraz mintza saioak.
- Emaizek ematen dituen sexologia ikastaroak.
- Zinema eta antzerki saioak.
- Askariak ( Olentzero, Lardero, inauteriak, kurtso amaierako festa..).
- …
Beste ikastetxe batzuetan ordain-kopurua txikiagoa da baina aurretik aipatutako guztia familia bakoitzak ordaintzen du ( bakoitzak kurtso hasieran liburuak eta materiala erosten du, txangoak ordaintzen ditu eta abar..).
Sistema honek abantaila ugari dituela uste dugu, bai gurasoentzako eta baita ikasleentzako ere.
-
- Hasieran ordainketa handi bat egin beharrean ordainketa txikietan kurtsoan zehar ordaintzea.
- Ikasleak gelan jasotzen du bere materiala eta ongi zaintzen erakusten zaie.
- Eskaera handi bat egiterakoan ekonomikoki aurrezten da.
- Erosoagoa da ez bai dugu kontzeptu bakoitza banan-banan ordainduko.
- Hasieran ordainketa handi bat egin beharrean ordainketa txikietan kurtsoan zehar ordaintzea.
Ordainketekin arazoak edota zalantzak izanez gero gurekin harremanetan jarri.